Proiektuaren programa irakurtzerakoan bi hitz erlazionatu nituen, hutsa eta eraikia. Normalean hutsa dena ez da eraikia, eta alderantziz; hauen bien arteko erlazioa lantzea da proiektuaren helburuetako bat. HUTSA = ERAIKIA. Eraikinaren barruan hutsa eraikia da; huts beteen jokoa bilatu da. Honez gain, orubea medianera arteko eremua dugu. Normalean, medianera hauek ez dira ezertarako erabiltzen, pareta itsuak izaten dira, erabilerarik gabekoak. Gehienetan horma hauek ikustea ezinezkoa da. Proiektuaren bigarren helburua MEDIANERAK ERABILTZEA. Medianerak gauza askotarako erabilgarriak izan daitezke. Kasu honetan, bi medianera, biak lehioak dituztelarik. Lehio hauek libre uztea ezinbestekoa. BALDINTZA?? Honi buelta eman, medianerak erabilgarriak eta lehioek suertatutako "arazoa" etekin bihurtu:barneko huts beteek eta medianeraren erabilera eta huts beteek sortzen dute eraikinaren forma eta erabilerak. Behin eraikinaren idea buruan nuelarik, maketan lan egiteari ekin nion. Horretarako bolumen oso bati zatiak kentzen eta hauen arteko konbinaketaren bidez eraikinaren forma garatzen joan nintzen...Momentu honetan, eraikinaren programa aproximatu bat pentsatu nuen gutxi gora beherako azalerekin lan egiteko. Azkenik ideia garrantzitsuenak, prozesua eta programa aproximatua buruan neukala, pixkanaka pixkanaka eraikinari forma ematen joan nintzen azkenengo emaitza lortu harte.
Hona hemen hasierako ideiaren krokis eta marrazkiak:
eraikinaren funtsa adierazten duen ebaketa.
OINAK MAKETAN
behe oina
lehen oina
bigarren oina
hirugarren oina
orokorra
OIN PLANOAK
altxaera
MAKETAREN ARGAZKIAK
goitiko bista
kaleko bista
kaleko bista
atzeko bista
atzeko bista
goitiko argiztapena
goiko detailea
medianeraren detailea
beste medianeraren detailea
medianeraren kaleko ikuspegia
AZKENENGO EMAITZA
medianeren trataerarako bideo interesgarria