lunes, 14 de mayo de 2012

OMNIBUS



CONCEPT MAP
Mapa kontzeptuala izan zen proiektuaren hasiera, hau jorratzeko hainbat galdera planteatu nituen, hauei erantzuna bilatzeko asmoz. Hau egiterakoan hasierako ondorio batzuk suertatu zitzaizkidan:eraikin aktiboa lortu behar da, epe laburreko ekintzak.
Eraikin multifuntzionala izango da, ekintza aldakorrak eta finkoak emateko espazioak planteatu. Alde zaharrean dago, ahal den einean garraio garbiekin heldu. Erabiltzaile herrikoia sustatu.
Sozializazioa dakartzaten ekintzak bilatu. Ondorio nagusienekin taula sortu nuen non emandako programaren kritika eta programa berria sortzen zen. Aipagarriena zinemak deskartatzen zirela sozializazio maila eskasa eta gasteizko hiriak duen eskaintzarengatik batez ere
.
GALDERAK

CONCEPT MAP

PROGRAMA KRITIKA

PROIEKTUA
Behin programa finkatuta nuela proiektuaren sorrerari ekin nion. Lehenik eta behin inguruko eraikin eta espazioen analisiari hain zuzen. Eremura heltzeko fluxu nagusienak alboko bi kaleak edota Virgen Blanca plazatik dagoen igoera dira, alboan dagoen parkea ere heltzeko modu erabilia izan daiteke, Fray zakarias kaleko fluxua bermatuz. Ondorioz hiru sarrera planteatzen dira. Sarrera orokorra Virgen Blancatik datorren fluxura bideratzen da non plazatxo bat sortzen den. Bestalde eraikina zeharkatzen duen barne kale bat sortzen da Santa Maria eta Eskola kaleak lotzeko parkera zabaltzen dena. Kale hau egunean zehar guztiz zabalik egongo da, kaleko kale gisa. Bertan eraikinaren informazio gunea eta komunikazio nukleoa dira nagusi. Sarrera orokorrean eraikinaren gune garrantzitsuena sortzen da, erabilera anitzetarako gunea, non grada batzuen sorrerarekin gunearen estetika eraldatu eta fatxada nagusia sortzen den. Bertan dantzaldiak, esposaketak... edota merkatu erabilerak adibidez bermatuak daude. Honez gain, beheko planta egunerokotasuneko erabileretara bideratzen da, non alde zaharreko komertzio txikien analogia eginez gune komertziala sortzen da, dinamikotasuna bilatuz. Gainera patio bat planteatzen da, non aktibitatze ezberdinak sortu daitezke betiere beheko plantako zirkulazio etengabea bilatuz dinamismoa bermatzeko. Beheko oinetan auditorioa eta esposaketa gune handi eta zabalia planteatzen dira; lehenengo begiradan pieza garrantzitsuak diruditen arren, honi buelta eman, eta nire eraikinean bigarren mailako eremuak bilakatu nahi izan ditut, bertan emango diren ekintza asko sortutako plaza estalian eman daitezkeelako. Lehen oinean kultura arloko espazioak sortzen dira, hauetako gehienak espazio itxietan emango dira;liburutegia, ikasketa guneak, txarlak...Honez gain alokatu daitezkeen lokal batzuk sortu dira Artelekuren ideia landuz. Bertako erabilerak mugagabeak eta indeterminatuak direlarik. Honez gain terraza bat  eta bi deskantsu gune sortzen dira. Gainera aipagarriak dira liburutegian sortzen diren bi irakurketa guneak kale gaineko hegalduretan. Bigarren oina kirol erabilerara bideratzen da. Bertan igerilekua, gimnasioa eta kirol erabilera anitzetarako guneak dira garrantzitsuenak. Aipatzea igerilekuan sarreran planteatu den grada antzeko batzuk sortzen direla, eraikinaren estetikaren uniformetasuna mantenduz eta bertan suertatu daitezkeen beharrak asetzeko. Honez gain, igerilekuak duen sakontasunagatik lehen eta bigarren oinean sortzen da,antzinako ur depositoaren gainean, eta patiora ematen duen fatxadan beirate haundi bat planteatzen da bertako aktibitatea antzemateko. Azkenik bi terraza sortzen dira, biak gimnasiora lotuak haundienak plaza estaliko aktibitateak ikustea bermatzen duelarik.

HASIERAKO IDEIAK



ALTXAERAK/PLAZA - HASIERAKO IDEIAK





KOKAPEN PLANOA
-2 OINA
-1 OINA
BEHE OINA


1 OINA

2 OINA

ESTALKI OINA


ORGANIGRAMA

HEGO ALTXAERA

EKI ALTXAERA
MENDE ALTXAERA
IPAR ALTXAERA




LUZETARAKO EBAKETA

ZEHARKAKO EBAKETA


DETAILEAK
BOZETO OROKORRAK

IGERILEKUAREN BOZETOAK
SINTESIA


No hay comentarios:

Publicar un comentario